Hezkuntza materiala sortzeko 150 aplikazio online baino gehiago

Abril 23rd, 2010

Cuaderno Intercultural blogean argitaratu dute 150 aplikazio online baino gehiago hezkuntza materiala sortzeko, debalde gainera!!

Hemen uzten dizuet lotura: http://www.cuadernointercultural.com/tic-tools/generadores-online/

Animatu zuen esperientziak kontatzera!

Taldeak sortu moodle-n

Febrero 17th, 2010

Gero eta gehiago aldentzen gara bakarko ekintzetatik eta talde ekintzetara hurbiltzen gara Unibertsitatean. Horregaitik nahitaezkoa da talde lana lantzeko erreztazunak lortzea. Moodle prestatuta dago eta herraminta aproposak ditu honetan lan egiteko.

Lehendabizi taldeak sortzen ikasiko dugu. Gure ikastaroan nahi ditugun bezain talde sortu ditzakegu. Horretarako Kudeaketa blokera jo eta Taldeak loturan talka egin.

taldeak01

“Taldea sortu” botoia sakatu eta hurrengo pantailan taldearen izena sartu eta aldaketak gorde.

taldeak02

taldeak03

Hurrengo pausoa sortutako taldean partaideak gehitzea izango da. Horretarako taldea aukeratu eta “Erabiltzaileak gehitu/kendu” botoia sakatzen dugu.

taldeak04

Ikastaroko partaide zerrenda osoa agertuko da. Aukeratzen ditugu taldearen partaideak eta “gehitu” botoia sakatzen dugu.

taldeak05

“Taldeetara itzuli” botoia sakatu eta listo! Sortuta daukagu gure lehenengo taldea. Pauso berdinak jarraitu beste taldeak sortzeko.

taldeak06

Hurrengo post-etan erabilera emango diogu, gero arte!

Cool Course Competition

Enero 7th, 2010

Urte Berri On guztioi!!

Urtea ondo hasteko txapelketa batekin nator. Moodle.com animatzen digu guk sortutako ikastaroak elkarbanatzera. Proposamena egokia eta interesgarria iruditu zait, bai beste lurraldeetako erabilpenak ikusteko eta bai metodologia berriak ikasteko. Edozein hizkuntzatan igo daiteke ikastaroa. Hona hemen Arauak:

  1. The Cool Course Competition txapelketa edozein Moodle erabiltzaileari irekita dago Moodle.com langileei izan ezik.
  2. Bidali ditzakezu nahi dituzun ikastaro kopurua.
  3. Ikastaroa kategoria bati egoki behar zaio. Kategoriak hurrengoak dira::
    • Best application of Moodle activities – Moodle-ko jardueren erabilpen hoberena
    • Best use of media – Mediaren erabilpen hoberena
    • Primary (ages 6-12) – Lehen Hezkuntza (6 – 12)
    • Secondary (ages 12-18) – DBH eta Batxilergoa (12 – 18)
    • Tertiary (ages 18+) – Unibertsitatea edo Hezkuntza Zikloak (18+)
  4. Edozein hizkuntzatan ego daiteke zure ikastaroa.
  5. Ikastaroa 3 jarduera mota ezberdin eduki behar ditu, adibz: foroa, wikia eta inkesta xumea.
  6. Ikastaroa erabiltzaile datuak eduki ditzake edo ez. (Bikainena izango zan ikastaroa kalifikatzea erabiltzaile datueekin, baina hori ez da ahalgarria, ze horretarako partehartzeile bakoitzaren baimena beharko genuke bere jardueraren informazioa publikatzeko)
  7. Ikastaroa glosategi edo datu base bat edukitzen badu, sarrerak exportatu ditzakezu XML edo CSV fitxategi batera eta Helen Foster -ri bidali berak inportatzeko zure ikastarora gune honetan.
  8. Ikastaroa ez ditu kontributako moduloak edo blokeak erabili behar (contributed modules or blocks). Bakarrik Moodlen Oinarrizko paketean datozen modulu eta blokeak (standard Moodle packages).
  9. Ikastaroaren segurtasun kopiaren gehienezko tamaina 32MB-takoa izan behar da.
  10. Ikastaroaren edukiera osoa kode irekian egon behar dira edo Creative Commons lizentziatura batian egokituak (Creative Commons licenses).
  11. Ikastaroa Creative Commons lizentziak argitaratzeko baimena izan behar duzu (Creative Commons licenses), adibz: zeuk sortu duzu ikastaroa edo ikastaroaren sortzailearen baimena duzu argitaratzeko.
  12. Benetako ikastaroak, demo.moodle.org-kon erabilgarri daudenak txapelketan parte hartu ditzakete.
  13. Txapelketetan parte hartuz, ados zaude zure ikastaroan demo.moodle.org web gunean igotzeko eta aukeran egoteko beste norbait jeisteko.
  14. Moodle.com-ek beretzat gordetzen ditu txapelketa eta txapelketararen arauak zuzentzeko eskubideak.

Zure ikastaroa Txapelketan sartzeko pausoak hurrengoak dira:

  1. Hasi zaitez arauak irakurtzen (goian idatzitakoak edo ingelesez: the competition rules).
  2. Konprobatu oso ongi eduki osoa askea dela eta Creative Commons lizentziaturik dagoela (Creative Commons license).
  3. Aukeran: Nahi baduzu, HTML bloke bat gehitu dezakezu egileak sartzeko edo Romeo and Juliet course antzerako zerbait.
  4. Ikastaroaren segurtasun kopia bat eraiki (course backup) erabiltzaile datu barik eta hurrengo aukerekin:
    • Metacourse: No (Metaikastaroa: Ez)
    • Users: None (Erabiltzaileak: Bat ere ez)
    • Logs: No (Agerraldiak: Ez)
    • User files: No (Erabiltzaileen fitxategiak: Ez)
    • Course files: Yes (Ikastaroko fitxategiak: Bai)

    (Bikainena izango zan ikastaroa kalifikatzea erabiltzaile datueekin, baina hori ez da ahalgarria, ze horretarako partehartzeile bakoitzaren baimena beharko genuke bere jardueraren informazioa publikatzeko.)

  5. Jeitsi eta gorde segurtasun-kopiaren zip fitxategia.
  6. Bete txapelketaren formularioa (Cool Course Competition entry form) eta igo segurtasun-kopiaren zip fitxategia.
  7. Aukeran: Ikastaroa glosategi edo datu base bat edukitzen badu, sarrerak exportatu ditzakezu XML edo CSV fitxategi batera eta Helen Foster -ri bidali berak inportatzeko zure ikastarora gune honetan..

Zure ikastaroa manualki konprobatuko da igo aurretik. Arauak betetzen ez dituzten ikastaroak (adibz: ez dituztenak 3 jarduera mota ezberdinak) edo irakurtezinak badira ez dira onartuak izango.

Norbaitek animatzen bada, denbora dauka urtarrilak 19 arte. Anima zaitezte!!

Zelan erabili irudiak Moodle-ko Wikian

Noviembre 3rd, 2009

Wikian irudiak erabiltzeko bi aukera aurkitzen ditugu. Bata, irakasle moduan Fitxategiak atalera igo eta handik hartzea. Bigarrena, internetetik url helbidea erabiltzea irudia erakusteko. Eta azkenengo honetan oinarrituko gara.

Ikasleak ezin dute Fitxategiak atalean ezer sartu eta horregaitik kanpoko sistema batez baliatu behar dira. Irudiak internetera igotzeko eta elkarbanatzeko hurrengo orrialdeak erabiltzen dira (Image-Sharing-Service edo Photo-Sharing):

Adibidea TinyPic-ekin egingo dugu.

1) Irudia gure ordenagailutik aukeratu.

2) Etiketak idatzi ditzakegu bilaketa sozialak egiteko

3) Fitxategi mota aukeratu, kasu honetan irudia danez “imagen”.

4) Irudi oso handia bada gomendagarria da “Message Board (640×480)” aukeratzea.

5) Gorde eta itxoin egiten dugu.

Behin igo dugula nahi genun irudia hurrengo koadroa agertuko zaigu. Hemendik “Dirección HTML para sitios web” aukera hartu beharko dugu (arbelera kopiatu), gero Moodle-ko wikian erabiltzeko.

Azkenik Moodle-ko wikian sartu. Joaten gara irudia sartu nahi dugun orrialdera eta Edizioa estekan sakatzen dugu. “<>” botoia sakatu HTML iturrira pasatzeko, eta kopiatutako kodea nahi dugun lekuan itsatsi egingo dugu.

“<br />”  HTML kodea lerro jauziak eragiten ditu. Eta honela geratuko zen gure irudia wiki barruan:

Oharra: Gogoratu erabiltzen dituzuen irudiak Creative Commons lizentzia bat erabili beharko dutela.

Moodle-ko tutorialak [gazteleraz]

Septiembre 2nd, 2009

Oporrak bukatu dira ta bueltan gaz!! Oraingoan web orrialde interesante bat ekartzen dizuet non Moodle-ri buruzko tutorialak aurkitu ditzakegu: AprenderEnRed

Tutorialak ohizko erabilpenak tematzen dituzte eta powerpoint formatuan jeitsi ditzakegu, adibidez: foroak kudeatu,  ikastaro bat berrabiarazi, etab…

Orain ikasturtea hasi behar dela interesagarria izango zan jakitea zelan egin segurtasun kopiak eta ikastaroa berrabiarazi.

Utilizando los WebQuest cómo herramienta educativa

Julio 17th, 2009

Leo vía Octeto 2.0 una noticia relacionada con moodle y los WebQuest. Y lo primero que me pregunto es… ¿qué son los WebQuest? A través de la web de la Biblioteca Semántica de WebQuest SCORM extraigo esta introducción:

Una de las actividades más corrientes efectuadas por los alumnos en Internet es la búsqueda de información, a menudo con ayuda de los motores de búsqueda como Google, AltaVista, Excite, Lycos o Yahoo. Uno de los grandes inconvenientes que tiene Internet como recurso pedagógico se deriva precisamente de la dificultad para encontrar la información deseada. Es tal el cúmulo de información a nuestra disposición, que encontrar aquello que realmente nos interesa puede ser, en muchos casos, una ardua tarea.
Otro inconveniente si cabe más grave aún que el anterior es la dificultad para distinguir la ‘buena’ de la ‘mala’ información, es decir, cómo distinguir o discriminar entre la información de calidad poco seria. Como respuesta a esta situación se encuentran los WebQuest, actividades de enseñanza-aprendizaje basadas en Internet. Los WebQuest son actividades estructuradas y guiadas que evitan estos obstáculos proporcionando a los alumnos una tarea bien definida, así como los recursos y las consignas que les permiten realizarlas.
Y la relación con Moodle vendría de las últimas novedades que han implementado en la Biblioteca Semántica:
* Los usuarios pueden subir sus webquest y alojarlas en la Biblioteca.
* Las webquest publicadas en la Biblioteca se pueden exportar en formato SCORM, lo que facilita su incorporación en otros sistemas compatibles con este estándar, por ejemplo Moodle.
* Mejoras en las búsquedas: más campos para restringir las búsquedas, incluyendo palabras clave.

    Gracias al estandar SCORM y al módulo WebQuest-SCORM para Moodle (creado por el UVa Moodle Work, de la universidad de Valladolid) podemos crear WebQuest y valernos del formato SCORM para importar/exportar con facilidad.

    Goomoodleikiog! salud! [ENG]

    Junio 9th, 2009

    Detrás de esta impronunciable palabreja se esconde el trabajo de 2 educadoras de San Diego. Si partimos la palabra por partes descubriremos las tecnologías o aplicaciones a las que hace referencia goomoodleikiog:

    Leigh y Heidi nos muestran las experiencias que han tenido en su página web (creada en google sites) y se ofrecen a aconsejarnos cuando utilizar cada una de las aplicaciones web. A continuación os dejo su video de presentación.

    Goomoogleikiog video

    Catálogo de recursos didácticos de la Web 2.0

    Junio 5th, 2009

    Vía educacontic nos encontramos con un catalogo de recursos de aplicaciones web 2.0 orientadas a la educación creado por Pedro Cuesta.  Lo interesante del catalogo es ver las experiencias obtenidas en los distintos niveles educativos.

    La integración de estas herramientas con Moodle nos puede ayudar a solventar algunas de las carencias que tiene nuestro LMS favorito o adquirir nuevas ideas.

    Pasar buen fin de semana!

    edit: se me olvidaba el enlace jaja

    –> Catalogo de aplicaciones web 2.0 <–

    Hot Potatoes (I. zatia)

    Mayo 22nd, 2009

    Ez dakit zergaitik baina gure Moodle-n Hot Potatoes galdetegia desaktibatuta zegoen. Irakasle batzuen eskakizunaren bitartez martxan jarri dugu. Baina… zer da Hot Potatoes hori?

    Moodle.org Docs-etik aterata:
    HotPot moduluak Hot Potatoes eta TexToys erabilita sortutako ariketak Moodle-ren bidez kudeatzeko aukera ematen dio irakasleari. Ariketak irakaslearen ordenagailuan sortzen dira, Hot Potatoes erabilita, eta ondoren Moodle ikastarora igotzen (gaineratzen) dira.

    HotPot honekin lanean hasteko instalatu eta adibide xume bat (hurrengo batean) egingo dugu. Lehendabizi HotPots orrialdetik instalatzailea jeitsi.

    Download

    Gure kasuan Hot Potatoes 6.2 installer aukeratu dugu. Pausoak:

    hotpot01

    Aukeratzen dugu instalazio hizkuntza

    hotpot02

    Aurrera…

    hotpot03

    Onartu eta aurrera…

    hotpot04

    Aurrera…

    hotpot05

    Aukeratu non gorde nahi dugun eta aurrera…

    hotpot06

    Izena eman eta aurrera…

    hotpot07

    Aukeratu gustokoena eta aurrera…

    hotpot08

    Aurrera…

    hotpot09

    Instalazioa bukatu egin da, sartu gaitezke Hot Potates programan

    Eta listo!! instalauta daukagu. Gero lehenengo aldiz sartu behar garenean aukeratu beharko dugu ze hizkuntzatan nahi dugun interfazea (hau da, programa bera). Tamalez euskara ez dago aukeratzeko.

    hotpot10

    Interfazerako hizkuntz bat aukeratu

    hotpot11

    Onartu eta berrabiaraziko digu

    hotpot12

    Oh! gure patatatxuak prest daz ariketak sortzeko

    Jarraituko du. Gero arte!

    Irakasle hasiberriendako 10 etxekolan

    Mayo 21st, 2009

    Moodle-ko foroetatik nabigatuz aurkitzen dut hurrengo gaia: Top 10 homework ideas for beginners

    Hasieran jende gehiena ez du Moodle begi onez ikusten eta hainbeste ezaugarriekin galdu egiten dira. Horregaitik interesgarria iruditu zaizkit aurkitu ditudan adibideak zuekin elkarbanatzea. Hurrengo taulan sakabanaturik daude:

    Idea/etxekolan Zailtasuna (baliabide/zeregin/jarduera)
    Ikasleei agintzen diegu interneten zerbait bilatzea (testua, irudia, fitxategi bat…) Erreza
    * Online testua
    * Fitxategi bakarra igo
    Rol-jokoa Zaila (taldeak sortu)
    * txat-gela
    Lan bat igotzea Erreza
    * fitxategi bakarra igo
    Gaia errepasatzeko test-a Zaila
    * galdetegia
    Talde lana igotzea Ertaina (aukerazko: taldeak sortu)
    * fitxategi bakarra igo
    * datu basea
    Bideo bat ikusi eta test bat egin Zaila
    * Bideoa itsatsi (etiketa, web orria)
    * galdetegia
    Galdera bati erantzun, argazki bat iruzkindu Erreza
    * Online testua
    Bozketa Ertaina
    * Inkesta xumea (aurretik eztabaidatuz)

    Zaila (ikasleak igotzen dituzte beraien aukerak: testua/irudiak)
    * glosategia
    * datu basea

    Elkarlaneko proiektua Zaila
    * Wiki (taldeekin, puntuatzen bakoitzaren lana historialan ikusten)
    Entziklopedia bat sortu Ertaina
    * Glosategia (irudiak eta testua erabiliz, irakasleak aukeratuko ditu hoberenak kurtsoko glosategi nagusian jartzeko)

    Orain ez daukazue haitzakirik, badaukazue ideia batzuk lanean hasteko :P .

    Gero arte!